PROVIDER, etorkizuneko lantegirako soluzioak hornituko dituzten negozio berriak bultzatzea helburu duen ekimena da. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Tknikak sustatzen dute URRATS BAT programaren bitartez, eta lurralde historikoko LHko ikastetxeen bitartez gauzatzen da.
Lehenengo edizioan 260 ikaslek baino gehiagok hartu zuten parte, eta 15 proiektu teknologiko baino gehiago aurkeztu ziren. Horietatik bik 1.000€-ko sari bana jaso zuten, eta Zamudioko Parke Teknologikoko BIC BIZKAIA eraikinean hasi ziren lanean.
Provider lehiaketaren bigarren edizio honetarako oinarri berdinak ditu: lantegi adimendunerako soluzioak proposatu behar dira, teknologia adimenduna ahalbidetuko duten teknologien bitartez. Besteak beste, hauek erabili daitezke:
- Blockchain/Big Data
- Zibersegurtasuna
- Dronak/Autogidatutako ibilgailuak
- Robotika kolaboratiboa
- 3D inprimaketa
- Robotika kolaboratiboa + 3D inprimaketa
- Errealitate birtuala/Errealitate birtual areagotua
Epaimahaiak baloraziorik onenak jaso dituzten bi egitasmoak sarituko ditu. Gauzak horrela, Provider garaikurra eskuratzeaz gain, irabazleek 6 hilabeteko egonaldi bat egingo dute BIC Bizkaiako sustatzaileentzako aretoan, eta 1.000 € jasoko dituzte proiektua garatzeko. Gainera, 6 hilabete horietan zehar BIC Bizkaiako teknikarien aholkularitza jasoko dute.
Provider lehiaketaren II. ediziorako ESKAERAK aurkezteko epea otsailaren 15ean hasi eta martxoaren 25ean bukatuko da, gaueko 23:30ean.
Zure zain gaude, ausartu zaitez!