Astean mila menu inguru prestatuko dituzte, eta lan horretan Euskal Autonomia Erkidegoko sei Ostalaritza Eskolatako 400 ikasle eta 50 irakasle baino gehiago inplikatuko dira modu aktiboan.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak lankidetza-proiektu bat sustatu dute: Gastronomia Solidarioa. Martxoan hasi eta ekainera bitartean, ekimen solidarioan parte hartuko duten EAEko ostalaritza-eskolek menuak prestatuko dituzte, ondoren, elikagai premia handienak dituzten pertsonen artean banatzeko. Parte hartuko duten ostalarirza-eskolen artean dago Galdakaoko zentroa, Leioako Ostalaritza Eskola, Artxandako Ostalaritza Eskola (Bilbo), Gamarrako Ostalaritza Eskola (Gasteiz), Egibide Ostalaritza Eskola (Gasteiz) eta Cebanc Ostalaritza Eskola (Donostia) dira ekimen solidarioan parte hartuko duten beste zentroak.
Datozen hilabeteetan, Gastronomia Solidarioa proiektuan parte hartuko duten ostalaritza-eskoletako ikasleek eta irakasleek menuak prestatuko dituzte, pandemia honetan zehar elikagaiak eskuratzeko arazo handienak dituzten pertsonen artean banatzeko. Lanbide Heziketako ikastetxeez gain, eginkizun honekin bat egin dute banaketaren sektoreko enpresa garrantzitsuek (Eroski, BM eta Makro) edo Hazi Fundazioak. Eroskik, BMk eta Makrok proiektu solidario hau aurrera eramateko behar den lehengaia jarriko dute eta Hazi Fundazioak Eusko Label produktuen sorta zabala eskainiko du.
Astean mila menu
Astean mila menu inguru prestatuko dituzte, eta lan horretan Euskal Autonomia Erkidegoko sei Ostalaritza Eskolatako 400 ikasle eta 50 irakasle baino gehiago inplikatuko dira modu aktiboan. Erdi eta Goi Mailako zikloetako ikasleak dira: Sukaldaritza eta Gastronomia, Okintza eta Gozogintza, eta Sukaldaritza Zuzendaritza zikloetakoak. Euskal Autonomia Erkidegoko Elikagaien Bankua menuak beharra duten pertsonengana helarazteaz arduratuko da. Ostalaritza-eskoletan prestatutako jakiak bildu eta hauek jaso behar dituzten pertsonei helarazteaz arduratuko da elkarte hori. Banaketa egiteko ontzi biodegradagarriak erabiliko dira.
Premia handiena duten pertsonen oinarrizko beharrei erantzuteaz gain, Lanbide Heziketako arloen eta ikastetxeen arteko lankidetza-sare bat osatzeko ere balio du proiektu honek, menuak prestatzeko elikagaiak ematen dituzten banaketa-enpresak eta banaketan lagun izango diren gizarte-erakundeak ere ondoan daudela ahaztu gabe.