Lehenengo saria 1.000 € dira, eta bigarrena aldiz, 500 €. Itelazpiren #Telekosaria LH Publikoko lanik onenari ematen zaion sari esklusiboa da.
Itelazpik eta Ikaslanek ekitaldi birtual bat antolatu dute Itelazpiren #Telekosariaren aurtengo edizioa aurkezteko. Saria Euskadiko LHko ikastetxe publikoetan telekomunikazio- eta elektronika-arloko zikloak egiten ari diren ikasleek proiektu teknologikoak egitea sustatzeko sortu da
Egitasmo hau Ikaslan eta Itelazpi (Eusko Jaurlaritzaren telekomunikazioen sozietate publikoa) 2018tik lortzen dituen hitzarmenaren parte da. Itelazpik ikasleen parte-hartzea dinamizatzen lagunduko duen promozio-bideoa aurkeztu du, baita lehiaketako oinarriak jasotzen dituen kartela ere. Epea 2021eko ekainaren 30era arte egongo da zabalik. Parte hartzeko, ikaslan@ikaslan.net helbide elektronikora bidali behar dira eskaera-inprimakia eta proiektuaren ale bat, formatu elektronikoan.
Itelazpiren #Telekosariak oinarri teknologikoko goi-mailako zikloetako ikasketa amaierako proiektu onena saritzen du. Hortaz, deialdira aurkeztu daitezke 2020/21 ikasturtean Telekomunikazio eta Informatika Sistemak eta/edo Mantentze Lan Elektronikoak zikloetan matrikulatuta dauden eta Proiektu Amaierako Modulua gainditu duten ikasleak.
Bost proiekturik onenak bigarren fasera igaroko dira, eta egileek epaimahai baten aurrean defendatu beharko dituzte beren lanak. Epaimahai horretan Itelazpiko Zuzendaritza Nagusiko eta Ikaslaneko ordezkariak egongo dira; azken horren izenean, Santurtziko CIFP San Jorge LHIIko, eta Eibarko Armeria Eskolako ordezkariak egongo dira bertan. Proiektuak udan ebaluatuko dituzte.
Nortzuk izango dira urriko garaileak?
Hasi da parte hartzeko atzerako kontaketa.