Otsailaren 11n, osteguna, Ikaslan Bizkaiak esku artean duen nazioarteko proiektu berriaren lehen saioan hartu zuen parte: Erasmus+ programako PRALINE (Promoting Adult Learning in Network) proiektua.
Lehen topaketak heziketa izan zuen hizpide, eta helduentzako prestakuntzaren arloan jarduten duten erakunde eta organismo parte-hartzaileek beren inguruneetatik ateratako ezagutzak eta esperientziak partekatzea izan zuen helburu.
Ikaslan Bizkaiak gizarte-segmentu horri zuzendutako euskal heziketa-sistemaren ezaugarri bereizgarriak azaldu zituen. Ildo beretik, FP Empresak Espainiako sistemaren ezaugarri nagusiak azaldu zituen, eta Haize Wind Group enpresarekin egindako jardunbide onen adibide bat ere aurkeztu zuen. Finlandiako errealitatearen berri The Finish Association for the Development and Vocational Education and Training AMKEren eskutik jakin zuten gainerako parte-hartzaileek. Azkenik, saioari amaiera emateko, eztabaida-panel bat antolatu zen, eta, bertan, hezkuntza-sektorean eragina duten alderdiak jorratu zituzten, Association of Colleges (AoC)eko Marguerite Hogg andrearen zuzendaritzapean.
PRALINEren helburua da hezkuntza-erakundeetan berrikuntza eta nazioartekotzea sustatzea nazioaz haraindiko lankidetzaren bitartez, elkarrengandik ikasiz, berdinen arteko aholkularitza ahalbidetuz eta gaitasunak handituz helduentzako hezkuntza-hornitzaileen sareak indartu egiten direla bermatzeko.
2024ko urtarrilera arte egongo da indarrean, hainbat herrialdetan: Irlanda, Finlandia, Eslovenia, Estonia, Espainia, Frantzia, Turkia, Portugal eta Alemania. Proiektua Herbehereetatik koordinatuko da.
Ikaslan Bizkaiak PRALINE proiektuan parte hartzeak azpimarratu egiten du elkarteak gure lurraldea garatzeko duela 25 urte hartu zuen konpromisoa. Beste herrialde batzuekin jardunbide egokiak trukatzeak hobekuntza-soluzio berriak proposatzeko aukera ematen digu, bat etorriko direnak Europako errealitatearekin eta gai izango direnak Euskadiren uneko eta etorkizuneko erronkei erantzuteko.