Bilboko Euskalduna Jauregian ospatutako Confebask Sarien 27. edizioan aipamen bereziaizan du Lanbide Heziketako ikastetxeen publikoen elkarteak Ikaslan Bizkaiak, Euskal LHren finkapenean izan duten eginkizuna aitortuz.
Ikaslan Bizkaiaren saria Eduardo Alzola presidenteak jaso du.
Enpresen atalean, Sna Europe (Araba), Pierburg Rheinmetall Automotive (Bizkaia) eta Ibermatica (Gipuzkoa) saritu dituzte.
Instruktoreei dagokienez, Confebaskek Roberto Garcia Electro Alavesa (Araba) enpresakoa, Eneko Alvarez Gistek Insurance Solutions (Bizkaia) enpresakoa eta Mikel Bereziartua Biele (Gipuzkoa) enpresakoa saritu ditu.
Era berean, Lantokiko Prestakuntzako diplomak banatu zaizkie enpresetan praktikak egin dituzten ikasleei.