Basque Team Fundazioarekin sinatutako lankidetzaren esparruan, Ikaslan Bizkaiak hainbat prestakuntza-topaketa antolatuko ditu Bizkaiko Etengabeko Ikaskuntza Zerbitzuaren bitartez, EAEko goi-mailako kirolariak lan-munduan sartzeko aukerak areagotzeko helburuarekin.
Prestakuntza-pilula horiek webinar formatua izango dute, eta enplegu-bilaketa aktiboaren alderdirik garrantzitsuenak lantzera egongo dira bideratuta: parte-hartzaileen profil profesionalak identifikatzea, enplegu-bilaketan erabiltzen diren tresnak aztertzea, enplegua bilatzeko eskuragarri dauden baliabideak ezagutzea, laneratzeko plan pertsonalizatu bat erraztea –hala norberaren kontura nahiz besteren kontura– eta edozein prestakuntza-jarduerari buruzko informazioa eta aholkularitza ematea.
Lau saio egingo dira, apirilaren 21, 23, 28 eta 30ean, euskaraz zein gaztelaniaz.