Datak
Egungo egoera dela eta, eta 463/2020 Errege Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarriaren arabera, etenda daude indarrean dauden administrazio-prozesuen epeak.
Beraz:
- Plangintza eta Antolaketako zuzendariaren 2019ko azaroaren 25eko Ebazpenaren bidez deitutako sarbide-probak ere eten egin dira, eta azterketak ez dira aipatutako ebazpenean ezarritako datetan (apirilaren 22an eta 23an) egingo.
- Une honetan hainbat eszenatokitan ari dira lanean. Datak erabakitzen direnean, behar besteko aurrerapenarekin jakinaraziko da..
Gasteizen, 2020ko apirilaren 3an
2020 erdi eta goi mailako heziketa-zikloetarako sarbide probak (38 Kb)