LHko ikasleek, goizean, ekitaldi batean parte hartu dute, Bizkaia Aretoan, non datozen hiru hilabeteotan praktiketan izango dituzten atzerriko enpresetara bidaiatzeko ezinbesteko dokumentazioa jaso duten.
Julian Iantzi telebista-aurkezle ospetsuak ere hartu du parte ekitaldian, eta hartuko dituzten herrialdeetan gogor lan egiteko eta geurea leku onean uzteko esan die gazteei.
IKASLAN EAEko Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen sareko 400 ikasle Europako enpresa batera bidaiatuko dira martxoaren hasieran. Praktikak egiteaz gain, ikasi duten Heziketa Zikloko titulua jasotzeko beharrezkoa den ikasketen onarpena lortuko dute, maiatzaren amaieran.
197 ikasle Goi Mailako Heziketa Zikloetakoak dira, 190 Erdi Mailako Heziketa Zikloetakoak eta 12 oinarrizko LHko Heziketa Zikloetakoak.
Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Danimarka, Estonia, Frantzia, Grezia, Irlanda, Italia, Malta, Portugal, Erresuma Batua eta Txekiar Errepublika dira edizio honetan gazteak hartuko dituzten herriak.
Bekadun guztiek dute hartuko dituen herrialdeko hizkuntza- eta kultura-ikastaroa online egiteko aukera, enpresara iritsi baino lehen.
Gazteentzat esperientzia pertsonal eta profesionala da, eta, kasuen % 30ean, enpresek haiek kontratatu eta bertan jarraitzeko eskaintzak egiten dizkiete. Gehienentzat, atzerriko enpresetako egonaldi hori aparteko motibazioa izaten da gero, itzulitakoan, goi-mailako ikasketak egitea erabakitzeko.
IKASLAN Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen sarea duela 20 urte hasi zen Europako proiektuen kudeaketan lanean, eta dagoeneko 3.500 gaztek baino gehiagok osatu dute beren prestakuntza atzerrian.
EKITALDIKO EGITARAUA
Lanbide Heziketako Sailburuordetzako Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendari Ricardo Lamadrid Intxaurragak eman zion hasiera ekitaldiari, gazteek Europa Agentziak ezarritako hitzarmen ofizialen dokumentazioa eta LPko praktiken jarraipenerako dokumentuak jaso aurretik.
SEPIE Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzutik, estatuko ERASMUS+ agentzia, Goi Hezkuntza Unitatearen zuzendariak hartu zuen parte, José Manuel González Caninok. Jarraian, IKASLANeko mugikortasun-
proiektuen arduradun Sergio Fidalgok programa horren oraina eta etorkizuna aztertu zituen.
FAGOR enpresako Lierni Lekuonak ere parte hartu zuen, AFM Makina Erreminta Fabrikatzaileen Espainiako Elkarteko finantza-zuzendari Josu Riezuk baino lehen. Azken horrek gero eta nazioartekotuago dagoen sektore honen garrantzia azpimarratu zuen, eta zera erantsi: prestaturiko pertsonak behar dira fabrikazio aurreratu eta digitalak dakartzan erronkei aurre egiteko.