Javier Sáezen Horus proiektuak bigarren postua eskuratu du Itelazpi LH-Publikoa Sariaren lehen edizioan. Lehiaketa horretan, proiektu teknologikoak aurkeztu dituzte Euskadiko Lanbide Heziketa publikoko ikasleek.
Gaur goizean, 12:30ean, Eusko Jaurlaritzako Telekomunikazio Publikoen Sozietate Itelazpiko, zuzendari nagusi Matxalen Lauzirikak banatu ditu Itelazpi LH-Publikoa Saria lehiaketako sariak. CIFP Bidasoa LHIIko Luis E. Herraiz Sansous-ek irabazi du 1.000 €-ko lehen saria. Irrati bidezko komunikazioetarako azpiegitura garrantzitsuak proposatu ditu haren proiektuan, hedagailu moderno, efikaz eta espektralki efiziente baten bitartez. Kostu neurritsua du, eta kostu baxuko irrati-frekuentzia bidezko sistema elektroniko eta informatikoak aplikatu ditu hedagailu jorretan.
Bigarren sariari dagozkion 500 €-ak Javier Sáez Rojoren Horus proiektuak irabazi ditu. CIFP San Jorge LHII, cikastetxeko ikaslea da, eta MESH teknologiaren bitartez hirietako segurtasuna eta datuen transferentzia hobetzeko proposamena egin du bere proiektuan.
Ikaslanek eta Itelazpik sinatutako lankidetza-hitzarmenaren esparruan, Euskadiko LHko ikasleen artean proiektu teknologikoak sustatzea du helburu Itelazpi LH Publikoa Sariak. Deialdi honetara Informatika- eta telekomunikazio-sistemak zikloko 2018-2019 ikasturteko ikasleak aurkeztu dira. Bost proposamenik onenak defendatu egin behar dituzte, eta epaimahai batek erabaki ditu lehen edizioko irabazleak. Zehazki, epaimahai hori Itelazpiko zuzendariek eta Gasteizko CIFP Mendizabala LHIIko, Santurtziko CIFP San Jorge LHIIko eta Eibarko Armeria Eskolako zuzendaritza-taldeko kideek osatu dute.