Urtero Lanbide heziketa eta lan mundua euskararekin eta hizkuntza kudeaketarekin lotutako Hizkelan Jardunaldia egiten da. Hizkelan jardunaldiaren 4. Edizioa izan da aurtengoa.
Euskaraz lanean ari diren edo euskaraz hasi nahi duten enpresa, lantoki, LHko ikastetxe edo erakundeentzat da Hizkelan. Eta bereziki, Lanbide Heziketako ikastetxeetako Hizkuntza Normalkuntza teknikari eta zuzendarientzat, Lantokiko Prestakuntza eta Prestakuntza Dualeko arduradunentzat, Hizkuntza Normalkuntza planetan murgildutako enpresa, erakunde eta elkarteetako arduradunentzat, eta orokorrean euskara eragile, teknikari eta besterentzat.
Aurten, Hizkelan4 Lanabes egitasmoaren baitan kokatzen da, Arabako Foru Aldundiaren babesean. Bertan batu dira Lanbide Heziketako irakasle eta eragileak, enpresetako, hizkuntza zerbitzuetako, erakundeetako… 120 eragile baino gehiago eta protagonista.
Hizkelan jardunaldia Lanbide Heziketa, enpresa, elkarte eta erakundeen zubi lanerako ekitaldi garrantzitsua da. Elkargune izateaz gain, praktika onak eta ezagutzak partekatzeko lekua ere bada.
Aurten, sarean euskara sustatzearen garrantzia, zibersegurtasuna edo industria 4.0. eta “euskara sarean” loturiko esperientziak konpartitzeko aukera izango dugu. Izan ere, aurtengo leloa “Saretu euskaraz” izan baita; Digitalizazioaren aroan Lanbide Heziketa, lana eta euskara zertan den eta
Jardunaldian izan da eskertze eta errekonozimenduetarako parada; bi oroigarri banatu dira asmo horrekin. 2019 Hizkelan4 oroigarria merezi dutenak izan dira: batetik Mubea-Inauxa enpresa eta bestetik Kepa Altube Eraña. Mubea-Inauxari oroigarria eman zaio ikasleek enpresa horretan Lantokiko Prentakuntza euskaraz egin dutelako, emandako aukera horren errekonozimendurako sari gisan. Kepa Altube Erañak ere jaso du oroigarria, 2008tik aurten arte Lanekiko kide izan delako, Presidente lanetan hasi eta Kudeatzaile lanetan aritu da. Lanekin egindako lanaren esker onez eman zaio oroigarria.
Sarrera, LHako Sailburuordetzako Ricardo Lamadridek eta Arabako Foru Aldundiko Lexuri Ugartek, egin dute, Lanekiko Presidentea den Ainitze Blanco eta Egibideko zuzendaria den Xabier Lopez de Santiagorekin batera.
Hizkelan4 arrakastatsua izan da, praktika onez, aholkuz, esperientziez, jakintzaz bete dira bertaratutakoak. Datorren urtean Gipuzkoan, Easo Politeknikoan izango da Hizkelan5. Edizioa.