Ekainaren 17an, astelehena, Bilboko Bizkaia Frontoian izango dira Ikaslan Bizkaiaren V. IKASTXAPELKETAKO finalak.
Aurten Bizkaia Frontoia izango da berriro ere irakasleak, ikasleak eta Ikaslan Bizkaia sareko zentroetako beste profesional batzuk biltzen dituen pilota-lehiaketa honi amaiera emateko eszenatokia. Egitasmo honek urtero sustatzen du kirolaren bitartez sarearen parte diren pertsonen arteko elkarreragin soziala.
Finaletan IES BARRUTIALDE BHIko hiru pala-bikote eta CIFP NICOLÁS LARBURUN LHIIko bi bikote egongo dira. B finala goizeko 9:30ean hasiko da eta Arratzuko bi bikote izango ditu protagonista: Idoiaga-Zenigaonaindia eta Viguera-Urkitza.
Gero, 10:45ean hasiko da A finaleko ligaxka. Bertan, Zearra-Gojenola, Gurtubay-Alkorta eta Ormaetxea-Sarrikolea bikoteek 40 minutuko partiduak jokatuko dituzte 13:00etako finalean zein bikote egongo den erabakitze aldera.
B finala (9:30 h): Idoiaga-Zenigaonaidia: (Luisma Urkitza eta Pablo Portuondo) vs Viguera-Urkitza (Alex Viguera eta Edi Makazaga).
A finala:
- Ligaxka (10:45 h): Zearra-Gojenola (Aitor Zearra eta Lander Gojenola), Gurtubay-Alkorta (Josu Guturbay eta Ekaitz Alkorta) eta Ormaetxea-Sarrikolea (Aritza Ormaetxea eta Gorka Sarrikolea).
- Finala (13:00 h): ligaxkan lehen eta bigarren geratu diren bikoteak.
Ikaslan Bizkaiatik eskerrak eman nahi dizkiegu urtero Ikastxapelketa lehiaketa errealitate bihurtzeko ekarpenak egiten dituzuen guztioi, eta noski, zorte ona opa diegu finalean dauden 5 bikoteei!