Ikaslan Bizkaiak erakundearen barruan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bermatzen duen programa bat du.
3 urteko indarraldia du, eta planak bermatu egiten du genero-ekitate irizpideak behatu egingo direla elkarteak egiten dituen ekintza eta elkarrekintza guztietan 2022ko apirilera arte; momentu horretan, berrikusi eta eguneratu egingo da plana.
Erakundearen hasierako diagnostikoak berdintasunaren eremuko ohitura osasungarri batzuk agerian utzi zituen arren, planaren gauzatzeak Ikaslan Bizkaiak arlo horretan duen egoera ona blindatzeko gogoa erakusten du. Horregatik, prestutasun ona izateaz gain, ezinbestekoa da helburuak eta ekintzak zehaztea. Kontzienteak eta proaktiboak izan behar dugu bai orain bai etorkizunean erakundearen parte diren edo harekin harremanetan dauden edo egongo diren pertsona guztien arteko berdintasuna errespetatuko dela bermatzeko.
Hartara, bost gako-eremu jasotzen ditu Ikaslan Bizkaiaren Berdintasun Planak:
- Zuzendaritzak berdintasunarekiko duen konpromisoa. Eremu horretan, besteak beste, aipagarria da Emakunderen lankidetza jasotzen duen erakunde gisako aintzatespena eskuratzeko helburua. Borondate hori argi geratu da #EmakumeakEre kanpainarekin (esteka), baina Ikaslan Bizkaiak haratago joan nahi du, baita beste foro eta sare batzuetan duen parte-hartzea areagotu ere.
- Langileen hautaketa- eta harrera-prozesuaren esparruan, sexua aintzat hartzen ez den faktore bat dela bermatzea norbait kontratatzerako orduan.
- Garapen eta balorazio profesionala, hala soldatari nola bultzada eta aintzatespen profesionalari dagokionez, prestakuntzaren edo barneko promozioaren bitartez. Gainera, erantzunkidetasunari buruzko prestakuntza-ekintzak ere egingo dira.
- Erantzunkidetasuna eta lan egiteko denborak, bulegoko langileei aldian behin urrutitik lan egiteko aukera emateko, familia- eta lan-bizitza bateratzea errazagoa izan dadin.
- Laneko segurtasuna eta osasuna, bertan, genero-ikuspegia txertatuko da Laneko Arriskuen Prebentziorako Plana ebaluatzeko eta definitzeko prozeduretan. Halaber, jarduketa-protokolo bat landuko da sarearen barruko ustezko sexu-jazarpen kasuak prebenitzeko eta, gertatzen baldin badira, horien aurrean jarduteko.
- Eragina gizartean. Ikaslan Bizkaiak bere sektoreko aldizkari espezializatuetan argitaratuko du bere berdintasunarekiko konpromisoa, baita hezkuntzaren, prestakuntzaren eta genero-berdintasunaren eremuetako foroetan eta interesekoa den beste edozein taldetan ere. Esfortzu horrek areagotu egingo du gizarteak eta erakundeek arlo horren gainean duten sentsibilizazio-maila.
- Komunikazioa. Ikaslan Bizkaiatik egindako komunikazioetan erabiltzen diren emakumeen irudiak begirunetsuak dira eta izango dira, eta genero-ikuspegia hartuko dute aintzat; izan ere, sareko hartzaileak emakumeak eta gizonak dira, eta denek identifikatu behar dituzte beren buruak irudi horiekin.
Planari aldizkako jarraipena eta ebaluazioa egingo zaio, eremu bakoitzerako espezifikoki diseinatutako adierazleen arabera. Sei hilero aurkeztuko dira txostenak, eta Planaren ezarpenari buruzko informazioa jasotzea ahalbidetuko dute.